Izatezko bikoteen udal-erregistroa – baja

Xedea

– Izatezko Bikoteen Udal Erregistroan baja emateko eskaera.

Nork egin dezake izapidea?

– Pertsona fisiko interesdunak.

Nola egin daiteke izapidea? / Aurkeztu beharreko agiriak

– Eskabide Orokor sinatua.

– Eskabide orokorrean sartutako agiriaren fotokopia, baja eskatzen duen pertsonaren nortasuna egiaztatzen duena: NAN, bizileku-baimena edo pasaportea.

Nola eta noiz ebazten da?

– Interesatutako batasunaren edozein kidek eska dezake baja, banaka, eta eskabidea aurkezten den egun beretik ditu ondorioak.

Non kontsulta daiteke izapidetze-egoera?

– Hemen kontsulta daiteke: Herritarren karpeta – Nire espedienteak.